trátu

trátu. 1. tratu, tratúa. (b). izena. Trato. Ze moduzko tratua emon dotsue Frantzia aldian?/ Tratu ona emon nere kotxiai. trátu txar, trátu txárra(k). Maltrato. Etxian tratu txarrak emote zotsen./ Basuan trongotan tratu txar asko artutakua da./ Oittuta dago tratu txarretara. Pluralean, batik bat. tratua artu. (c). esapidea. TRATUA EMON. Esaldi adierazkorretan, tratu txarra hartu edo eman (lanean, nekeagatik, esate baterako). Nik artu dot tratua kotxiai bultzaka. 2. tratu, tratúa. (b). izena. Harremana.   Trato, relación. Traturako balio dau./ Tratu onekua da./ Nik eztaukat tratuik orrekin./ Tratuan oso andra korrientia da. 3. tratu, tratúa. (b). izena. Baserritarrak plazara salgai eramaten duena.   El género que lleva el baserritarra a la plaza. Biarko tratua gertatzera noia./ Oso tratu ona eukitzen dau. 4. tratu, tratúa. (b). izena. Akordioa, salerosketakoa, batik bat.   Trato, acuerdo, sobre todo comercial Tratua eindda gero atzeraka ein jostan./ Uste juat neska orrekin eztagola tratuik. Ant. tratúa itxi. tratúa trátu. (c). esapidea. Behin tratu bat eginez gero bete egin behar dela adierazten duen esapidea. tratúan ibilli. (b). Salerosketa edo akordio tirabiran jardun. Denpora askuan tratuan ibilitta gero etzien konpondu.