tokáu

tokáu. (a). da-zaio aditza. Tocar, corresponder. Zeiñi tokatze jako fregaua eittia? Bestalde, Ari tokau eitte jako esan ohi da, batzuetan ironiaz, honako honetan bezela: Gizon aberats batekin ezkondu ei zan Eibarko neska bat, eta andik puntuko joan ei jakon amai negarrez, gizonorrek keridia zeukala ta. Amorrek esan ei zotsan: "Badakizu ba, ari tokau eitte jako ta". bai tokáu be astuái pólaiñak. esapidea. BAI TOKÁU BE ASTUÁI KÓNFITTAK. Dagokiona baino jazkera dotoreagoa eramateagatik edo halako gauzengatik norbaitez adar-soinuan esan ohi den esapidea. tókatzeko be aundixá izan. (c). esapidea. BAI TOKAU BE. Ezusteko txarra edo zelebrea gertatu.