tejeríxa

tejeríxa, tejerixía. (c). izena. Ehundegia, ehulearen lantegia.  Eta tejerixan zer egiten zeben? Euskal Herri guztian oso arrunta izan zen langintza hau gutxituz-gutxituz joan zen guztiz desagertu arte. Baserri guztietan egiten zen haria. Ehundegira eraman eta han etxerako ehuna egiten zen: jazteko arropak, mortajak, ohe-arropak, toallak, zauriak garbitu eta estaltzeko trapuak, zakuak..., kotoirik ez zegoen eta. Bergarako kalean, Angiozarren eta Osintxun zeuden ehundegiak gerrate inguruan itxi ziren. Ik. eúntegi.