sutáko áuts

sutáko áuts, sutáko áutsa. (b). izena. Ceniza. Etara ekonomikatik sutako autsa ta ortura eruan./ Bai, autstrapua gaiñien ipintte jakon, sutako autsan trapua.Juana. Sutako hautsa jaboe edo deterjente moduan erabiltzen zen, hari-matazak eta arropa garbitzeko, lixiba egiteko. Pago-egurraren hautsa nahi izaten zen, gaztainarenak kolore eskasa ematen baitzion arropari, tinta botatzen zuelako. Etxean nahikoa ez zegoenean, auzora jotzen zen. Hautsa talaburnika (talopalaka) neurtzen omen zen.