Ori be or geratuko da, ez karrera eta ez sopanda

Ori be or geratuko da, ez karrera eta ez sopanda. (d). esaera. Norbait ez ikasketa eta ez ezer geratuko dela adierazten duen esaera polita. Bueno nik askotan entzun izan dot esaten dala igual, ba “Ori be or geratuko da, ez karrera eta ez sopanda”. Eta orduan uste dot izaten dala ba asi dau gauza bat, baiña ez ola ganora geixegikin, da orduan ba ezta ailleauko ez karrera eta ez sopanda. Uste dot sentido orretan erabili izan dala. Lurdes. KARRERA eta SOPANDa etxegintzako berbak dira, zurak.