sendátu

sendátu. SENDOTU. 1. sendatu, sendotu. (c). da-du aditza. Lodieran irabazi, loditu. Urtebetian asko sendatu da arbola au./ Metro erdi inguru sendotu dabe bidia eskoriakin. Edurra ere sendatu egiten da. Gabian edurra sendatu dau. Ostera, pertsonak eta animaliak gizendu, ez sendatu. Loditu gutxi entzuten zaie zaharrei. 2. sendátu, sendotu. (d). da-du aditza. Sega guztiz kamustu. Pikadura sendatu; loditu, alegia.   Desafilar(se) la guadaña hasta tal punto que ya no se recupera afilando con la piedra. Segia sendatu in dda”. Amostu be esaten dok, baiña arrittu eitten dok. Bi zer dare or. Sendatzen danian arrittuta be etxok balio, pikau ein biok orduan; eta bestela, berriz, amostu eitten dok, pikaduria ondo; baiña arrittu ein biok orduan, arrixakin pasau, gozatu. Don. Beraz, amostu baino gehiago da sendatu. Ik. amóstu.