Otxandíxo

Otxandíxo. toponimoa. Bizkaiko herria, zenbait esapidetan agertzen dena. Otxandixoko pikuak baiño berdiaua. (d). esaera. Oso berdea. Kontxita maistriak leziñua artzen zoskunian eta jakiñ ez, esaten joskuan: "Esto está más verde que los higos de Otxandiano". Enajotsan entenditzen zer esan nai zeban, aiketa udazken baten egualdi txarragatik pikuak eltzeke geldittu zien arte. Paraje otza izangok itxuria Otxandixo. Klem. Erdaraz jaso dugu esaera, baina pentsatzekoa da sasoi baten euskaraz esango zela. Kontxita maistra, Kontxita Maiztegi zen, euskalduna, gero, handik urte askora Ikastolako andereñoa izango zena. joan ari Otxandixora. (c). esapidea. Joan hadi pikutara.