okán txímillo

© Jaione Isazelaia
okán txímillo, okán txímillua. (b). izena. OKAN TXIBILLO, OKAN TXIRIBILLO. Basarana, patxarana.   Endrina. Elorrarantza beltzaren (Prunus spinosa) fruitu txiki eta mikatza, patxarana egiteko erabiltzen dena. Gaur egun hauxe da okan tximillo-ren esanahia, baina adineko gehienek diotenez, lehen fruitu txiki honi aran edo okan-txista deitzen zitzaion, eta okan tximillo formaz berdintsua baina askoz handiagoa da. Okan tximillua puxkat aunditxua da, ori be silbestria, baiña eztakaik barekua. Klem. Batzuek azken zuhaixka honen fruituari anpolai deitzen diote, gerezi mota ezagunari bezala. Honen egurra ona ei da garrotiloa sendatzeko. Anizetak TXORI-TXIMILLO dio: Urrak eta, txori-tximilluak eta, basuan. Ik. áran, basókan, elórrarantza beltz, eskéra.