nezesidáde

nezesidáde, nezesidadía. (b). izena. Beharra. Necesidad. Ze nezesidade dauka orrek jai egunian lanera juateko. Adinekoek asko erabilia. Biarek ez dituen ñabarduraren batzuk aurkitzen zaizkio, nonbait. Gure aita-zanak errefrau hau esan ohi zuen: "La nesesidá es la mejor universidá". nezesidadía pasáu. (c). esapidea. Pobre bizi aro batean. Orrek gaztetan nezesidadia pasautakuak die bai, eta oiñ errez urtengo dabe aurrera. nezesidadíak emon. (c). esapidea. Behar gorrian aurkitu. Nezesidadiak emun ezkero badakitt dirua nundik etara.