mádura

mádura, máduria. (c). izena. Ibaiaren edo errekaren ondoko lautada, ortu-lur ona.   Vega, terreno llano contiguo al rio, apropiado para huerta. Piparra artzeko maduria onena. Madura tokizena Agorrosin, Zapatarikua eta San Lorentzo aldeko ibar zabalari ematen zaio. Kontatzen dute behin bergarar batek Elosu aldean ibili ondoren herrira itzuli zenean, zelebre samar ibilita dirudienez, sasi artean pasatu ezinda-eta (ez dakigu zahatoarekin joan zen ala zer), zera esaten zuela madura goraipatuz: Maduria madura, joete Italia!