1. lasto

1. lasto, lastúa. (a). izena. Paja (de trigo, avena, etc., usado para forraje). Kamioikara lastua ekarri giñuan. Iñon begixan lastua aundixaua ikusten da. esaera. (Antzuola) "Inoren akatsak norberarenak baino handiagoak ikusten dira." (Lar Antz). lástuak eiñ. (d). aditza. Gari lastoa xehetu eta fardotan jarri saltzeko. Aurten eztabe bape lastoik eiñ Rioja aldian./ Lastuak eitten ziarduen kosetxadora aundi batekin. Barregarria da lastodun euskaldun bati Araban gertatu zitzaiona, «Pisto»k kontatzen duenez: Lastodunak ikusi juan basarrittarra garisoluan lanian, da kamioia geldittu, ta preguntau jotsan diarka: «—Este año hases pajas!? —Si!! —Pues háseme un camión!!». Ik. gáltzu.