Lardero egun

Lardero egun, Lardero egune (Lein.).. izen propioa. (Leintz) KANTAU ALA ERREZAU. Eskoriatzan eta Gatzagan, Karnabaletako Eguen Zuri eguna. Herriko haurrak etxez etxe ibiltzen ziren kantuan eta sariak batzen. Aranegik dioskunez, pertsonaia hauek daude taldean: Kantoria, kantuen edo errezuen zuzendaria (hurrengo eguneko dantzaldian «aurresku ateratzaillia» izango da); Poltserua edo poltseria, dirua batzen duena (hurrengo eguneko dantzaldian «atzesku ateratzaillia» izango da); lenengo eta bigarren Zesterua edo Zesteria, emandako jeneroa biltzen dutenak; lenengo eta bigarren Budintzeruak, emandako txorizo, urdai-zati eta horrelakoak burduntzian sartzen dituztenak (zestero eta burdintzeruak «kunprintzailliak» izango dira dantzaldian). KANTAU ALA ERREZAU? galdetzen zion Kantoriak etxekoandreari, urtean zehar etxeko norbait hil baldin bazen. (Aran Gatz, 78. o.)