kriáu

kriáu, kriáua. (b). izena. Morroia.   Criado. Valtierrako kriau mordoxkia zan Uberan./ Leen kriauak eta kriadak soldatia eukitze juen, pagatze zotsena soldatia izete zuan. Klem./ Formal ezpaabill Gaztandolara kriau bialduko aut. Hau izaten zen erdi brometako amenazua. Ik. morroi, -e. kriáu-kriáda, kriáu-kriáda(k). izena. Criado(s) y criada(s). Basarri askotan izaten zien kriau-kriadak. Esaldi hau esaten denean kriadu bat eta kriada bat aldi berean egoten zirela esan nahi da, normalean. Baina gehiago ere izan daitezke: Gabonetan beren etxetara joate zien kriau-kriadak.