kortáu

kortáu. komentario 1 1. kortáu. (b). da aditza. Mudarse la leche. Udan errez kortatzen da esnia. Sin. zurbilddu, galdu, mudau. 2. kortáu. (b). da aditza. Lotsaz, harriduraz edo beldurrez kokilduta gelditu.   Cortarse. Lapurra zein zan jakin nebanian kortauta geratu nitzan./ Neskekin kortau eitten da. KORTAUTA GERATU, batik bat. Sin. moztu. 3. kortáu. (c). du aditza. Pelotan, pelota rasetik jo, pelota aurre samarrean utziz.   Cortar, rasear la pelota. Atzera jo biarrian geixao kortau biar eban. Sin. ebági, rasíau.

Komentarioak

Izena.Nola esan "café cortado" Bergarako euskeraz?
Eibarren be izan dute eztabaida hau.
[eibar] Estrella soziedadeko Prezio listia
"Cafe solo o cortado"

Batetik, Serafiñek nekez proposatu leikian "ebagixa", bere buru eibartar
horrentzat "ebagixa" ez dalako "kortaua", "kortadia" (zaurixa) baiño. Eta hik, barriz, "ebakixa" erabagi heban hire buru gazte erdi giputx horrentzat "ebakixa" zentzunezkoagoa dalako.

Nere ustez soluziño bi besterik ez jeguan: "Ebakixa" edo "ebagittakua"
(hau sarri entzun izan juat Eibarren). Eta "ebakixa"k logikoagoa emoten
jok, nahiz eta eibartarrez baiño jakingo ez leukian batek "ebagittakua"
esan.

Baiña hau guztixa interpretaziño hutsa baiño ez dok. (Amatiño)