Karidáde

Karidáde, Karidadía. (a). izena. (Osintxu) Osintxuko ohitura zaharra. Urtian zehar txahal bat hazten da (lehen urtero baserri desberdin batean, orain ez), eta Kofradietan goizean goiz hil. Gero salda egiten da, eta meza ostean haragi puxka batekin banatzen zaie joaten diren guztiei. Dirudienez, antzina behartsuen artean banatzen zen haragia.   La Caridad, antigua costumbre de Osintxu. Aurten be juan biakou Karidadera./ Urtero eiñ izan da Karidadia. Karidadeko txal, Karidadeko txala. izena. Kofradixetan Osintxun hiltzen den txala. Aurten Karidadeko txalak berrogei erralde pixau jittuk. Ik. Kofradixak.