gorutxapel

gorutxapel, gorutxapela. (d). izena. GOROTXAPEL. Goruaren puntan kerruari eusteko jartzen zen kapelatxoa.   Rocadero, cucurucho o sombrerillo de tela o cartón que se usaba para sujetar el copo de lino en la rueca. Goruak olase makillia ero, arek burua zertuta eukitze eben. Antxe kerrua batu, gero gorutxapela be sartu goittik bera makillan ero zerien; gorutxapela ta gorua izete zan. Juana. Gorua bezala, ahalik eta dotoreena nahi izaten zuten gorutxapela. Arreo-gurdian joaten zen eta kolore ezberdinetako hariz eta telaz apaindutakoak izaten ziren. Monjen konbentuetan egiten zituzten. Ant. aspaldíko.