1. gogor

1. gogor, gogórra. (a). adjektiboa. Duro, -a, fuerte. Ogixa gogorra dago. gógor artu. (c). esapidea. Norbait estu hartu; egia ateratzeko, askotan. Maixuak gogor artu zittuan umiak eta agertu zan kristal apurtzaillia./ Aittorrek gogor artu ei zeban semioi akzidentia euki zebanian. gógor eiñ. (c). esapidea. Tratar con dureza, sin miramientos, a alguien. Gogor eiñ gure alabiai, nagi utsa da ta. gogor eitteko ez egon. (c). esapidea. Ziur ez egon. Enago gogor eitteko, baiña uste dot biarko geratu giñala. gogórra eiñ. (c). esapidea. Ederra egin. Zuk pe gogorra ein ddozu: bazkai guztia jan./ Gogorra ein juek orrek; ezkondu bia zien astian asarretu. gogórra izan. 1. gogorra izan. (c). esapidea. Menudo es, eres, etab. Zu be gogorra za orraittio, zeure urtia ta esan bez. Errieta doinuan esan ohi da. 2. gogorra izan. (c). esapidea. Jasaten zaila izan. Bat ez, beste guztiak euskaldunak, eta erderaz ein biar. Gogorra da gero au./ Gogorra dok beti igual ibilli biarra. gogorrían. (c). adberbioa. A malas, a la fuerza. Onian ezpada gogorrian ein biako dau./ Orrekin eztozue ezer konsegiduko gogorrian. Sin. txarrían. Ant. onían.