garlopa

© Anaje Narbaiza
garlopa, garlopia. (c). izena. Arotz-zepilo handia.   Garlopa de carpintero. Da orrek danak aixkoriakin zuzen ipini, geo garlopiakin zuzendu, da olaxe eitte zien orrek. Zepillo aundi ori. Angel. Aizkorak, zerrak edo beste edozein erremintak utzitako laztasunak berdintzeko erabiltzen da. Kontria darama eta askoz ere aurpegi leunagoa uzten dio egurrari. Ik. kóntra.