eze

Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.

2. eze. 1. eze. (c). juntagailua. Ezen.   Partícula que se usa en oraciones consecutivas. Ainbeste aldiz eskatu dosta eze, azkenian emon ein dotsat./ Ain da astuna eze, mundu guztiak ies eitten jao./ Ain ardau ona dagok eze, pena emoten jostak saltzia. (SM Zirik). Aditza indikatiboan, inolako eraskinik gabe. Geldialdia egin ohi da eze-ren ostean. Aldrebesko aldera ere esan daitezke, eze bukaeran dela: Mundu guztiak ies eitten jao, ain da astuna eze./ Lo artze zeban, ain zeuan nekatuta eze. 2. eze. (c). juntagailua. ZE. Ezen.   Partícula que se usa en oraciones causales explicativas; porque, pues Gero etorri zaittez laguntzera, eze bestela ezingot lana akabau./ Gaur zeuk eiñ errekauak, ze bestela eztot dentistiana joateko astirik izango. Sin. zegaittik eze. 3. eze. (c). juntagailua. Solo que. Se usa al final de frases que aclaran Neska politta da, tonta samarra izatia eze./ Galizia paraje ona da bakaziñotarako, urriñ egotia eze. -t(z)ia eze, ia beti. 4. eze. (c). juntagailua. Esaldi konpletiboen hasieran adineko jendeak sarri erabilia.   Que (ilativo), precediendo a oración completiva. Brauliok esan zeban eze erretiroko papelak oinddio eztittuala eiñ./ Oinddio zuen aittajunak ziñuan eze berak amar errotatik gora ezautuittuala Ubera aldian.
Loturak
Lotura berria erantsi