énplastu bédar

énplastu bédar, énplastu bedárra. (c). izena. . Gure informanteek ez datoz bat izen honen esanahiarekin. Badirudi, batzuen ustez, enplastutarako erabiltzen diren belar guztiei esan dakiekeela. Beste batzuen iritziz, berbena bedarra da, eta bada berbena ez den beste belar bat dela dioenik ere, haundituak jaisteko, zauri txarrak ixteko eta pasmoa botarazteko erabiltzen den bat. Honela prestatzen omen da enplastua: tazakada bat oliotan frijitu, bi basokada olio beltz bota, eta irakin eragin; gainetik eralgi gabeko irina nahastu, edo honen faltan, ogi irina edo zaia. Azkenik, pattar tanta batzuk bota, eta beroa dagoen bitartean komeni den tokian ezarri. Ik. bérbena.