bost

bost. (a). zenbatzailea. Cinco. Hurrengo hitza kontsonantez hasten bada ez da /t/ entzuten: bos minutu, bos lagun. Bosgarren da arrunta, baina adinekoek boskarren ere bai Gure aitta izen, boskarrena ero. JJp. bost ardura. (b). dio-zaio esapidea. Bost axola, axola ez izan. Bost inporta dotsa ari aman esanak, edo bost inporta dotsa ari aman esanak. bost orrixan bizi. BOST ORRIXAN EGON. "Beldurrez. Frankokiñ bost orrixan bizi giñan, guardazobillak etxian noiz azalduko." (Lar Antz). Sin. lau gorrixan egon.