béste

béste. 1. béste, béstia. (a). izenordaina. Bestea.   El otro. . béste báten. (a). adberbioa. En otra ocasión. Sin. beste beiñ. beste beiñ. (b). adberbioa. Beste batean. En otra ocasión Beste bein be iguala pasau jatan. bestéik ezían. (b). A falta de otra cosa. Besteik ezian ezta txarra ogi sikua. besteko. (c). juntagailua. Juntagailu distributiboa. Bateko..., besteko... Bateko gaixoik dagola, besteko nekatuta, ezta etxetik urtetzen. Ik. bateko... besteko.... béstia!. (b). interjekzioa. Bestea! Hala, exajerado! —Elgetan metro erdi edur jaok. —Bestia! Ori eztok euk pe sinisten. 2. beste(k). (d). izenordaina. Inor(k). Inor-en (alguien) erabilera eta esanahi berdina du, baina oso adinekoek bakarrik darabilte. Mugagabeko deklinakera du.   Alguien, alguna otra persona. Nik ezer falta baneban enintzan fango bestegana billa, e. Ni San Antonioana. Fran./ Bestek nai eztittuan lanak artzeittu./ Norberak golpeik pez, bestek ein daixela./ Bestei kulpak bota, ori da errezena./ Ederki ibiltzen da besten diruakin./ Makiña bat lan ein biarra dago bestendako. Ezezkoetan ere esana, BESTE INOR zentzuan. Gorde sekretua, ez esan bestei./ Eztauka arek ezer bestendako./ Eztotsat beste(r)i entzun. béstek éztakotan ibilli. (c). esapidea. Portaera nabarmena izan.   Tener un comportamiento original, extravagante. Mutillak! Bestek eztakotan ibiltzia gustatze jatzue beintzet. Etxean sarri entzun izan dugu, errieta doinuan. Beste inork egiten ez dituen gauzak egiten, alegia. Sin. íñok éztakotan ibílli. 3. beste. (a). juntagailua. Adina, hainbat. Berdintasunezko junt.   Tanto como. Nik ik beste baneki.../ Amak zure beste jaten dau. NOREN edo NOR(K) beste. Sin. áiña, láiñ, ainbat. besteko. (b). juntagailua. Adinako, hainbateko, hain ona. Orrek pe badaroia guk besteko bizimodua./ Andria bada gizonan bestekua. béstian. (b). juntagailua. Bezain ongi. Aura bizi da gu bestian./ Ire bestian neuk pe jokatuko neukek fubolian.