bánasta

bánasta, bánastia. (b). izena. Baserri lanetarako zumitzezko saski borobilkotea.   Espuerta, banasta. Banastia geixen ibiltzen zan maatsa eruateko-ta, arbixa eruateko-ta ortarako: banastaundixa esaten jakuan. Beste bat lur-banastia lurra erabiltzeko, txikixa; beste bat, etxetan danian egoten zuan lenao zapi-banastia. Aura lixibia einddakuan erropia erabiltzeko. Bee zabalakin, kasi gora estutxuao zala. Don. Ik. banástatxo, banástaundi, lur-bánasta, zapí-banasta. banástapian lo eiñ. (c). esapidea. Hurrengo egunean norbaiten urtebetetzea denean, zera esan ohi zaio: Zer, gaur banastapian lo ein biakozu. Ez dugu jakin ahal izan zergatik. Agian oilolokak banastapean sartu ohi direlako lokatzeko? Ik. lokátoki.