álde eiñ

álde eiñ. (a). du aditza. ÁLDE. Separarse, alejarse. Etxetik alde eindda dago aspalditxuan. ÁLDE. (b). du ad. Normalean eginekin esaten bada ere, gabe ere entzun daiteke. Ointxe alde dau zure amak./ Uberatik aldeta dare portugesak. Aldetzen eta aldeko ere bai: Ilddakotik derrepente aldetzen dau zorrixak. Mertz./ Zu ildda bazare, ero ni ildda nauela, zorrixak badauzkatzu, derrepente aldeko dabe. Mertz./ Itxekonak alde zeben gu ezkondu baiño zeoze lentxuao. JJp. álde émendik!. (a). interjekzioa. Kendu hemendik, fuera hemendik. Ik. áide!.