Hiztegia
zaar
záiñ
zaldibúrdi
zánga
zapáta
zapó-érdera
zaratóso
zartáiñ-ipúrdi
záuri
zelái
zentzunéko
zéren
zértu
zézen
zidarbistu
zikátriz
zimur
zíntzur
zirkiñ
ziztro
zorátu
zórro
zozo-bidigárro
zulatzeko makiña
zúrda
zurrúmillo
zuzíttu
záiñ
zaldibúrdi
zánga
zapáta
zapó-érdera
zaratóso
zartáiñ-ipúrdi
záuri
zelái
zentzunéko
zéren
zértu
zézen
zidarbistu
zikátriz
zimur
zíntzur
zirkiñ
ziztro
zorátu
zórro
zozo-bidigárro
zulatzeko makiña
zúrda
zurrúmillo
zuzíttu
zai-zábal, zai-zabála. (c). izena. Birrindu gabeko zahia. Salvado sin triturar. Gustora jaten dabe beixak zai-zabala pentsuakin naastuta.
zái-záku, zái-zákua. (c). izena. Saco de salvado (tanto el continente como el contenido). Zai-zakuak eztau balio iriña gordetzeko. Zaku salga eta handiak dira.
zákar. 1. zakar, zakárra. (b). adjektiboa. Takarra. Brusco, -a, de modales bruscos y rudos. Ama izan eta eztakitt umiekin ain zakarra zela izan leikien.
Ant. takar. 2. káixo, káixua. (d). izena. Larus sp. Kaioa. Gaviota. Lehenago hitz arrunta omen zen, baina orain gabiota esan ohi da. Esan beharra dago kaioak Bergararaino heldu ohi direla neguan eta aspaldi honetan udan ere bai inoiz.
2. zákar, zákarrak. (c). izena. Zikinkeriak. Basuras, desperdicios. Zenbaittek errekara botatzeittu zakarrak. Pluralean beti.
zakarkeríxa, zakarkerixía. (b). izena. Takarkeria. Brusquedad. Komisarixan zakarkerixia da nausi.
Ik. takarkeríxa.
zakarráldi, zakarraldíxa. (c). izena. Norbait zakar dagoeneko aldia. Momento de brusquedad. Itxuria zakarraldin baten palizia emon zotsan neskatilliai./ Arek zakarraldixa daukanian ezta giro izaten inguruan.
zakárrontzi. 1. zakárrontzi, zakárrontzixa. (d). izena. Zakarrak botatzeko ontzia. Recipiente donde se arrojan los despojos. Zakarrontzixa... erabili bai. Zeoze zikiñak zertzeko ero...; banasta ero, zikiñak ara botatzeko ero, olako zeoze. Klem. Ez da ontzi konkretu bat. Edozein, momentu hartan zakarrekin erabiliz gero.
2. zakárrontzi, zakárrontzixa. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Zakarra, takarra. De modales bruscos. Zakarrontzixa... baldar samarra danian ero, zakarra; biolento samarra danian ero. Klem.
Ik. zakar, -ontzi.
zákill, zakílla. (d). izena. Malatsa, artzaien esne-irabiagailua. Eitte zan korosti makilla batekin; batzuk zakilla be esate otsen. Don.
Igeltseroak masa irabiatzeko makila ere bai. Beste bat zakilla izaten zan ieltseruak masia itteko ganbelan, bota ura, gero igeltsua. Zakilla ari be esaten jakon. Don. Gizonen organoari, txistu, txilibitu... Zakil ere bai gaur egun. Ik. malatx, txilíbittu.
zakú-patata, zakú-patatia. (b). izena. Patataz betetako zakua. Saco de patata. Iru zaku-patata jausi jatzu tratoretik. Zenbaitek "zaku-patata" betetakoa eta "patata-zaku" hutsa dela argudiatu izan du. Biek betea adierazten dute, nahiz eta patata-zakuk hutsa ere esan nahi duen. Sin. patáta-záku. zaku patatia emun. (c). esapidea. Gizena egon. Joxepa ikusi najonan atzo ta zaku-patatia emoten jon./ Zaku-patatia bezelaxe dago. Sin. pulpa-zakua emon. Ik. pulpá-záku.
zalamala, zalamalia. (b). izena. (Oñati) Nahasketa. Azkenian ez euen ganorazko gauzarik moldau, zalamala galanta baiño. Ik. zarrámarra.
zalapartára, zalapartaría. (b). izena. Mugimendu azkar eta bortitza. Movimiento rápido y brusco. Oillua eskutan artu giñuanian demaseko zalapartarak jote zittuan.
zalapartáraka. (b). adberbioa. Zalapartadak egiten. Kokoteraiño nago umiekin; goiz guztia zarataka, saltoka ta zalapartaraka ibilli die.
záldi, zaldíxa. (b). izena. Caballo. ZALDI eta KABALLO, bata zein bestea erabiltzen dira arra izendatzeko. Donatok susmoa du antzina irendutakoari KABALLO eta gabekoari ZALDI deitzen ote zitzaion, baina susmoa da bakarrik. Ik. bíor, móxal.
zaldi-ganáu, zaldi-ganáua. (d). izena. Especie caballar. Sin. zaldi-bior. Ik. ardi-gánau, asto-ganáu, kaballeríxa.
zaldi-bior, zaldi-biórra. (c). Especie caballar.
Gorbea aldian zaldi-biorra ikaragarri jabik. Sin. zaldi-ganáu.