Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gau-éskola, gau-éskolia. (c). izena. GABESKOLA. Lehenago, iluntzean, baserriko lanak amaitu ondoren, izan ohi ziren eskolak. Orainago, euskara ikastekoei eman izan zaie izen hori. Nik dakitten apurra San Juanen gau-eskolan ikasittakua dok./ Alfabetatzen emundakua naiz gau-eskolan.
gaugíro, gaugirúa. (c). izena. Gauez dagoen eguraldia (ona, batik bat).   Estado del tiempo durante la noche (bueno, mayormente). Au da gaugirua au; penia emuten dau obera joatia.
gauguztiko, gauguztikúa. (c). izena. (Eibar) Fiesta que dura toda la noche. Atzo, Katillunian gauguztikúa eiñ dogu lagunok. (Etxba Eib). Ik. gaupása.
gaupása. (a). izena. Etxetik kanpora, olgetan normalean, igarotzen den gaua. Biar gaupasa egin biou. GAUPASA EI Sin. gauguztiko.
gaupasero, gaupaserua. (b). izena. Gaupasa egin duena. Ik. galduteiro.
gáur. (a). adberbioa. Hoy. gáur egunían. (b). adberbioa. Hoy en día. Gaur egunian lana eukitzia lujua da.
gausereno, gauserenua. (c). izena. (Oñati) Ilargi beteko gauetan egoten den gaugiro berezia. Erropa orreik gauserenuan gozatu dira.
gáutu. (d). du aditza. Gaua etorri.   Anochecer. Kargau daigun burdixa gautu baiño len.
gautxóri. 1. gau-txori, gau-txoríxa. (b). izena. Gauez ibiltzen den edozein txori.   Pájaro nocturno. Atzo gabian gautxori aundi bat egaratu jatan aurre aurretik. 2. gautxori, gautxoríxa. (c). izena. Mozoloa. Ik. mozolo. 3. gautxori, gautxoríxa. (d). izena. Caprimulgus europaeus. Chotacabras. (Sar.) 4. gautxori, gautxoríxa. (b). izena. Gauez ibiltzen zalea.   Noctámbulo, juerguista. I gautxori bat eindda ago aspaldixan.
gáuza. 1. gauza, gauzía. (a). izena. Cosa. gauza formálik. (a). esapidea. Cosa buena. Zainduizu ori, orrek eztau gauza formalik eingo ta. Oso erabilia. gauza grandia. Ik. gránde. gauza gútxi. (b). Poca cosa. Jentiak gauza gutxi bia dau asarretzeko. gauzón, gauzóna. (b). Gauza ona, batik bat jatekoa. Domeketan amanera joaten da bazkaltzera; arek badaki gauzona ze dan. 2. gauzak. (c). izena. Hilekoa (euf.). Andrakumiai gauzak illian bein etortzen jakoz. (AAG Eibes). Ik. illéko. 3. gauzia!. (c). interjekzioa. Vaya cosa! A qué cosas le das importancia... Gaur Elgetara igo juat bizikletan. 4. gauza izan. (b). da aditza. Gai izan.   Ser capaz; ser apto para algo. Sasoi batian Urkiolaraiño oiñez; oiñ enaiz eskillarak igotzeko gauza./ Larogei urte izan arren oinddio gauza da etxeko lanak eitteko./ Esne au ezta erateko gauza. gauza dana. (c). adjektiboa. GAUZA EZTANA. Balio duena, balio ez duena, honelakoetan: Sagar ustel asko dago. Gauza dana batu banasta ontara; gauza eztana laga lurrian./ Zuek kuadrilla aundixa, baiña gauzaeztana geixena. 5. gauzía da.... (c). GAUZIA ZAN.... La cuestión es... Lana topauko leuke; gauzia da eztaukala lanerako gogoik./ Bueno, baiña gauzia da amandria pozik lagatzia. Ik. kontua da, kustíño.
gauzatáko, gauzatakúa. (d). izenlaguna. (adierazkorra.) A ze nolako.   Menuda... Gauzatako konbestaziñua etara dozue.../ Gauzatako errebistia ekarri dozue... Aldrebesa, inoportunoa, alegia. Goiko testuinguruetan.
gaza. Ik. géza.
gázi. 1. gazi, gazíxa. (b). adjektiboa. GATZI. Salado, -a. Ensaladia oso gazixa dago. Ant. ur gázi. 2. gazi, gazíxa. (d). adjektiboa. Garratza; sagarrez. Oso gutxi esana; garratz da arrunta. Ik. garratz, geza.
gazi-géza, gazi-gezía. (d). Ondorengo aipamenean bakarrik entzun dut, "gatzean" zentzuan. Gazi-gezía esan eitten dok. Sagarrai tta. Eta janarin bat gertatzen badabe: “Gazi-gezan ondo ipiñiko ete dok, ik badakik eskua zabal samar ibiltzen da”. Don. Ez diot besteri entzun. Donatok dio testuinguru honetan bakarrik esan ohi dela. Gatzian da arrunta. Ik. geza, gazi.
gazikútxa, gazikutxía. (d). izena. Txerrikiak gatzetan gordetzeko erabiltzen den kutxa. Zurezkoa, harrizkoa edo zementuzkoa. Zemendixa da illik onena gazikutxak txarrikixakin betetzeko. (Lar Antz)
gazíttu. GATZÍTTU. 1. gazittu. (c). du aditza. GATZITTU. Gatza eman.   Salar. Ardi okelia gazittuta eitten da zezaiñia. Sin. gátza émon. 2. gazittu. (c). da aditza. Gazi bihurtu.   Volverse salado. Urdaiazpiko au geixegi gazittu da.
gaztáe, -i. 1. gaztáe, -i, gaztáia. (a). izena. Queso. 2. gaztáe, -i, gaztáia. (b). izena. Burua. Sekulako gaztaia jeukan Musolinik. Ik. gaztáiko.
© Gorka Ortega
gaztáiko, gaztaikúa. (c). izena. (lagunartekoa.) Buruko kolpea. Gaztaiko ederra emun jostan guardasolakin./ Azelakotxe gaztaikua artu neban ate-markua jota. Ik. burúko, kaskarréko.
gaztaimámiñ, gaztaimamíña. (d). izena. Gaztanbera.   Requesón. Sin. esnemámiñ, gaztánbera.