Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zopil, zopilla. izena. (Eibar) Erpila. Ik. érpill.
zopítta. 1. zopitta, zopittía. (d). izena. Narru-zopitta ere bai. iz. Larru puxketa adabakinetarako erabilia.   Trozo de cuero que se utiliza para remendar. Zopittia eztok josteko zeoze? Narru-zopitta bat ipintzia ta... Klem./ Abarkak eitten zien ba ganau-narruakin, da azpixan ipintzen jakuen zopíttia; zopíttia, apurtzen zanian. Luis. 2. zopitta, zopittía. (d). izena. Zopizartzen denean egiten diren zoi txikiak. zopittía éindda. (d). esapidea. Tringotuta. Lehortea dela eta lurrak gogor-gogor eginda daudenean ZOPITTIA EINDDA daudela esan ohi da.   Dícese que lo está la tierra cuando se halla dura y seca a causa del estiaje. Ezingo dou goldan eiñ, lurra zopittia eindda dago ta.
© Aitor Usobiaga
zopizártu. (d). aditza. ZOPIZARRAN (EDO ZOPIZARRIAN) EIÑ, IBILLI. Aitzurraz belarrak kendu eta lurra garbitu. Pedrok dioenez, basoan zopizarrian egiten zen eta ortuan saraketan. Ik. azalatxúrtu, sarátu.
zor, zórra. (a). izena. Deuda. Taillerrakin zorrak ein zittuan./ Kriston zorrak dauzka bankuakin. Pluralean, batik bat. Ik. s/zórrei olixúa. Alegiña iñ ezkeo eztao zorrik. esaera. (Lar Antz). Zor zarra, zor txarra. esaera. Aspaldiko zorra, zor txarra. zorrak bardinddu. (c). esapidea. Zorrak ordaindu. Gastu galantak ein jittuau eta etxakixat noizko bardindduko dittugun zorrak. zorrían erosi. (c). esapidea. ZORRETAN EROSI. Comprar a crédito, a fiado. Esaten dabe Lekeittion da zorretan erosten dala dendetan. Sin. apuntera erosi.
zorábixo, zorábixua. (d). izena. Zorabioa.   Mareo. Zorabixua erabiltze zan len; mariua; antzerakua beintzet. Zorabixua daukat, ero. Klem./ Zorabixua ein jako mezetan. Orain MARIO edo ONDOEZ esan ohi da. Ik. mário, ondóez.
zoragárri. 1. zoragarri, zoragarríxa. (b). adjektiboa. Oso ona.   Muy bueno, -a, encantador, -a. Egualdi zoragarrixa ein zeban atzo./ Persona zoragarrixa zan. 2. zoragarri. (b). adberbioa. Oso ongi. Zoragarri pasau giñuan Ansón.