Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zirrikatu
zópak eiñ
zópak eiñ. (c). esapidea. ZOPÁKUAK EIÑ. Harri lau bati indarrez jaurtiz ur gainean saltoak eragin. Gure mutikotan presetan edo osinetan egiten genuen jolasa. Gure mutikuak zopak eitten diardue goiz guztia./ Baietz amar zopa eiñ arri onekin.
© Jaione Isazelaia
zopáko, zopakúa. (b). izena. Erdi kiskalitako ogi berezia, puntetan elkartzen diren bi zilindroz osatua gehienetan, zopa egiteko erabiltzen dena. Ekarri pare bat zopako Bolintxotik arrain zopia eitteko. Sin. pístola. Ik. zópa.
zopaundi, zopaundixa. izena. (Eibar) "Berdura, txarriki, okela eta oillaskuakin egindako zopia. Ogixa be gehitzen jako eta dana batera jaten da. Egun haundixetan egitten da." (SB Eibetno).
zopil, zopilla. izena. (Eibar) Erpila. Ik. érpill.
zopítta. 1. zopitta, zopittía. (d). izena. Narru-zopitta ere bai. iz. Larru puxketa adabakinetarako erabilia.   Trozo de cuero que se utiliza para remendar. Zopittia eztok josteko zeoze? Narru-zopitta bat ipintzia ta... Klem./ Abarkak eitten zien ba ganau-narruakin, da azpixan ipintzen jakuen zopíttia; zopíttia, apurtzen zanian. Luis. 2. zopitta, zopittía. (d). izena. Zopizartzen denean egiten diren zoi txikiak. zopittía éindda. (d). esapidea. Tringotuta. Lehortea dela eta lurrak gogor-gogor eginda daudenean ZOPITTIA EINDDA daudela esan ohi da.   Dícese que lo está la tierra cuando se halla dura y seca a causa del estiaje. Ezingo dou goldan eiñ, lurra zopittia eindda dago ta.
© Aitor Usobiaga
zopizártu. (d). aditza. ZOPIZARRAN (EDO ZOPIZARRIAN) EIÑ, IBILLI. Aitzurraz belarrak kendu eta lurra garbitu. Pedrok dioenez, basoan zopizarrian egiten zen eta ortuan saraketan. Ik. azalatxúrtu, sarátu.