Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zinkuíñarri
ziríkau
ziríkau. (c). du aditza. ZIRIKATU, ZIRRIKATU. Zirikatu.   Tentar, azuzar. Beti anaia zirikatzen ibiltzen da negar eraiñ arte./ Puxkat zirikau ezian etzan euskeraz ikasten jarriko. Ik. áxaxa émon.
zirikillote. 1. zirikillote, zirikillotia. izena. (Eibar) Ukendu bat. Zauri orrendako amandriak dauka zirikillotia. (AAG Eibes) 2. zirikillote, zirikillotia. (Eibar) Kalabaza egosiarekin eta azukrearekin egiten den gozokia; kalabaza-mermelada.   Cabello de ángel. Bazkarittan postre berezixa daukagu gaur: zirikillotia. (AAG Eibes).
zirímiri, zirímirixa. (b). izena. Lanbroa.   Llovizna. Ezaguna baina gutxi erabilia, baserrian behintzat. LANBRO da arrunta