Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zígarro
zímaur
zímaur, zímaurra. (c). izena. (Osintxu) Satsa.   Estiércol. Kristonak eindda i eren e; zimaurrok eta danak astindduta, alkar itxuria ezin benziduan ero. Hil. Sin. sats.
zimáurketa, zimáurketia. (d). izena. (Osintxu) Zimaurra sorora edo zelaira ateratze eta zabaltze lana.   Estercolamiento. Martixan lelengorarte meriendaik ez. Gero martixan lelengotik atzera eitten bazan lurretia ero beste... zimaurketia ero, meriendia. Hil. Sin. satséta.
zimel. Ik. ximel.
zímentu, zímentuak. (b). izena. Oinarriak.   Cimientos. Zimentuak etara, gero paretak jaso. Don. Pluralean. zímentuak etára. (c). aditza. ZÍMENTUAK ARTU. Construir los cimientos.
zimítz, zimítza. (d). izena. ZIMETZ, ZUMITZ, TXIMETZ (LEIN.). Zurezko tirak, gaztainazkoak normalean, banasta eta saskigintzarako egiten direnak, batez ere.   Fleje de madera. Zimitzezko zesto aundixak zien, eta an ogixak, da arek elizara eruaten zien, da sepulturan ipintzen ogi arek. Ben./ Nik ezautu dot beste bat zimitzakin inddakua. Ari burkubesua. Don./ Zimetza lenaokua izen bia da, metalikua etorri aurretikua. Zimetzakin kurioso eiñ ezkero (gaztanontzia) ori gauza ona izengo da. Luis./ Zumitzezkua, eskulekua arkuan gaiñetik dabela, luzenkia. Metro erdi inguru luzenka, azi-kotzaria. Gain libria, eskulekua erdi-erdittik, gaztaiñiakin eindda. Don. Zimítza etáratzekua deitzen dio Don.k zumitz-tirak egiteko bi eskulekudun kutxilari.
zimitzézko, zimitzezkúa. (d). izenlaguna. ZUMITZEZKO, ZIMETZEZKO. Zumitzez eginikoa.   Hecho de fleje de madera. Banastak eta zestuak zimitzezkuak izeten die./ Zimitzezko zesto aundixak zien, eta an ogixak, da arek elizara eruaten zien. Ben.
zinbili-zanbulu. 1. zinbili-zanbulu. "Altzoan umea hartu lo eragiterakoan eta alde batera eta bestera egiten den mugimendua." (Lar Antz). Sin. txinbili-txonbolo. zinbili-zanbuluka. adberbioa. "Zinbulu-zanbuluak eginez. Umiak giñanian amandrian altzuan zinbili-zanbuluka ibiltze giñan." (Lar Antz). 2. zínbilu-zánbulu, zínbilu-zánbulua. izena. (Eibar) Columpio. Sin. txintxaun, zíburu.
1. zinbili-zanbulu. "Altzoan umea hartu lo eragiterakoan eta alde batera eta bestera egiten den mugimendua." (Lar Antz). Sin. txinbili-txonbolo. zinbili-zanbuluka. adberbioa. "Zinbulu-zanbuluak eginez. Umiak giñanian amandrian altzuan zinbili-zanbuluka ibiltze giñan." (Lar Antz).