Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zéla-aláko
zéntimo
zéntimo, zéntimua. (a). izena. XÉNTIMO. Céntimo. Arek oinddio be zentimora eruateittu kontuak. XENTIMO ere bai, halako esaldi adierazkorretan: Etzeban erropatan xentimoik pe gastatzen. Ik. xémeiko.
zentzúdun, zentzudúna. (c). adjektiboa. Zuhurra, arduratsua.   Juicioso, -a, responsable. Zentzuduna e, responsablia ero; intelijentiaaittik pe esan leikek paiña ez; responsabliagaittik jeneralian. Klem. Ant. zentzúdun, zentzunéko. Ik. zentzúzko.
zéntzun, zentzúna. (c). izena. ZENTZU. Juicio, sentido común, cordura. Zentzuna galduta eztaukan personiak ezin leike ori eiñ./ Orrek eztauka zentzuik. Zentzu gutxikua da ori. Klem. Sin. juízio.
zentzunéko, zentzunekúa. (c). izena. Zentzuna edo zuhurtzia duen pertsona edo gauza.   Cosa o persona juiciosa. Zentzuneko gauza bat eztau esan sermoi osuan./ Neri zure gizona beti pentsau izan jata zentzuneko personia. Ik. zentzúdun, zentzúzko.