Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ukutu
umeskétu
umeskétu. (c). da aditza. Susara jarri behia.   Encelarse el ganado vacuno. Urrengo umesketzen danian txarolesa bota bia jako. Sin. uméske jarri.
© EUA, Indalecio Ojanguren
umeteríxa. 1. umeterixa, umeterixía. (c). izena. Ume mordoa.   Montón de niños. Bostak aldian sekulako umeterixia izaten da ikastola aurrian. 2. umeterixa, umeterixía. (d). izena. Umeak, haurrak, orokorrean. Umeterixia ziero lelotuta dago telebisiñuakin.
umétoki, umétokixa. (b). izena. Matriz. Beixa kendu ein bia dabe, umetokixan zeoze dauka itxuria ta./ Matriza betenaixuak-eta esaten dau, sartu eskua ta, ibiltzen da ta, “oker dauka, matriza dauka biurtuta”. Baiña guk umetokixa esaten dou geuk. Don. Abereenari, batik bat. Pertsonarenari matriza deitzen zaio normalean. Ik. natúra, txuringa. umetokixa bota. aditza. "Salirse el útero tras el parto, generalmente en las vacas." (SB Eibetno).
umétu. (b). da-du aditza. Ume bihurtu. Ze, zuk pe ziero umetu biozu, ala?
umézaiñ. 1. umezaiñ, umezáiña. (c). izena. Umeak zaintzen dituena.   Cuidador, -a de niños, chacha. Umezaiña joan jako eta beste baten billa dabill. 2. umézaiñ. (b). adberbioa. Umeak zaintzen. Biar umezaiñ tokatze jat./ Aspertuta nago beti umezaiñ.