Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ugaríttu
ukutu
1. ule. Ik. ílle.
2. úle, ulía. (c). izena. Plastiko antzeko mahai-estalgarria.   Hule. Ulia erre da lapikuakin.
ulíxa. (d). izenordaina. ULEXA (EIB.). Urlia, halako.   Tal, fulano. Ulixak esan zebala ta olakuak. Esan zostan neri eztakitt zeiñ ulixak esan zebala baiña... Klem./ Ulixa etxetan, porrejenplo Izarrekuak, Bitxurtun baeguan ilddakua, Bitxurtun difuntua dagola ero difuntia dagola. Aniz./ Ulixak ulixai entzundakuak eta olako kontu beruak eukitzeittu. Klem./ Elgoibarko auspu-konpontzaille bati bialdu ei zetsan errekaua, juateko Eibarren ulexa lekutara, auspu bat euala konpontzeko ta. (SM Zirik)./ Esan zeban ulixa lekutan ulixa mutillakin ikusi zebala. Ondoko hitza mugagabean. Gaur ia galdua. ALAKO erabiltzen da ordez: Alako lekutan alako mutillakin ikusi zebala. ulíxa ta bendíxa. (d). izenordaina. Urlia eta berendia. Fulano y mengano. Ulixak eta bendixak kulpa guztiak, berak bapez. Gaur egun fulano ta bengano gehiago. Sin. aláko eta aláko.
ulu. 1. ulu, ulue. (b). (Leintz) Oihua. Ulu baten jabitzen. uluka, ulúeka, ulúez. adberbioa. ULÚEKA, ULÚEZ. Oihuka. Bergaran txakurraren alarauez ia bakarrik. Gure txakurrak uluka emon dau gau guztia./ Txakurra ulueka dao, uluez dao. Don. Pertsonak diarka edo txilíxoka ibiltzen dira Bergaran; Leintz aldean, ostera, pertsonak ere uluka. 2. ulu, ulua. izena. SB E. "Aullido de perros y lobos; también el canto del buho." (SB Eibetno).
úluna. 1. úluna, úlunia. (d). izena. Ilea joandako lekua; pertsonaren buruan, ardietan, etab.   Calva, espacio en el que se ha caído el pelo. Ulunak esan eitte jako. Don. Behin bakarrik entzun dut. 2. úluna, úlunia. (d). izena. Ubelunea, beltzunea. Azala kolpe bategatik beltz-beltz jartzen denean zer den galdetuta: Beltzunia ero ulunia. Don. Etim.: ubel+una, ziurrenik. Sin. béltzuna, -e, ubeldu.
umáu, umáua. (d). adjektiboa. Gari, izara edo belarrondo artean kontserbatutako frutaz esan ohi da.   Se dice de las frutas conservadas entre trigo, sábanas, heno, etc. Bai, umauak esate jakuek. Len etxauan kamaraik eta zerik eta... —Zela gordetzen ziren? —Gari artian be bai; armaixoko izara artian ero, erropa artian ero, gordetze zittuan, leku batzutan beintzet. Klem./ Sagar umauak jan giñuzen Karnabaletan.