Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
txiste
txitxi
txitxi. 1. txitxi, txitxía. (a). izena. (haur hizkera.) Haragia.   Carne. Ale ume, jan txitxia. Artikuluaz ia beti. 2. txitxi. (c). izena. (haur hizkera.) Txakurra. Nagusiek ere erabili ohi dute txakurrari deitzeko.   Perro (inf.). Usado también por los mayores para dirigirse al perro. Unai, guazen txitxi ikustera./ Etorri ona txitxi. Mugagabean beti. Sin. tóto, ua-uau. txítxi baiño asarríao. (c). esapidea. Oso haserre.   Muy enfadado. Txitxi baiño asarriao jarri jatan poliza bat falta jatalako./ Realak galtzen dabenian txitxi baiño asarriao egoten da. txitxo baiño dotoriago. (c). esapidea. (Oñati) Apain-apain eta harro samar doanari esaten zaio. Fermin kalian beera etorren, txitxo baiño dotoriag. 3. txítxi, txítxixa. (d). izena. anthus pratensis, anthus trivialis. Txori txiki bat. Bisbita Sin. bedartxóri, larratxori.
txitxíburduntzi eiñ. (c). aditza. Makila zorroztu eta puntan txorixoa edo sartu sugarretan erretzeko. Burdinazkoaz egiten bada ere bai.   Operación que consiste en afilar un palo y ensartar en él por ejemplo un chorizo, para asarlo al fuego. También con asador de hierro. Joan zan Erregenetan txorixo ederra jan giñuan Pol-poleko itturrixan txitxiburduntzi eindda. Basoan egin ohi da jeneralean. txitxiburduntzi eguna. izen propioa. Elgetan, adibidez, urtean behin kalean edo basoan egiten den jaia, burduntzian erretako txorixo eta enparauak janez ospatzen dena. Etim.: «txitxi» (okela) + «burduntzi». Ik. búrduntzi.
txítxinpe, txítxinpia. (d). izena. Teilatu hegalaren azpia.   El espacio cubierto por el alero del tejado. Txitxinpia da etxiak... bolautik kanpora gelditzen dana. Don.