Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
txirbi
txirrínboletaka
txirrínboletaka. (c). adberbioa. TXIRRINBOLETAN. Zilipurdika. Ik. txilípurdika.
txirrindola. izena. (Eibar) Antzina, bizikletaren gurpila. Ik. txirrínbola. txirringa. izena. (Eibar) "Branle, baile en corro, sin música, típico de Cuaresma y Semana Santa.   Garizuman dantzian ordezkua. Neska-mutillak eskuak emon eta biribil bat egitten zeben bat barruan zeguala." (SB Eibetno)
txirrindula, txirrindulia. izena. (Eibar) Bicicleta.
txirringa. izena. (Eibar) "Branle, baile en corro, sin música, típico de Cuaresma y Semana Santa.   Garizuman dantzian ordezkua. Neska-mutillak eskuak emon eta biribil bat egitten zeben bat barruan zeguala." (SB Eibetno)
txirrinka. TXIRRINGA. 1. txirrinka, txirrinkía. (d). izena. Hala deitzen zaio gurdi zorrotzaren gurpil-uztauari, polea-gurpilari eta gisa honetako beste zenbait gauzakiri. Ik. burtxirrínka. 2. txirrinka, txirrinkía. (d). izena. Zurezko edo burdinazko uztaua, haurrak jostailutzat erabiltzen zutena. Txirrinkiakin kamiñuan ziar ibiltze giñan, makilla batekin manejauta. Sin. txirrínbola. 3. txirrinka, txirrinkía. (d). izena. (Leintz) Rueda. Adineko zenbaitek gurpilaren adiera guztietan darabil hitza.