Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
tristúra
troskauna, -e
troská-ur, troska-úra. (c). izena. Troska duen ura.   Agua que contiene mucho caolín. Iruerrekako ura troska-ura da.
trósko. 1. trosko, troskúa. (d). izena. TRASKO. Zerbaiten lodiunea, soka batena adibidez.   Bulto, por ejemplo de una cuerda. Soka-korapillo bat pe bai, trosko bat, sendo-unia. Zeoze pasau ezin dozunian-da, troskua parian-da, troskaunia. Klem./ Gure aittajunak eitte eban [artilezko haria] bape trasko barekua, bape korapillo ero pelota barekua. Egur bat ekonomikan sartu ezinda jardun daiteke troskuak edo troskauniak oztopo egiten duelako. 2. trosko, troskúa. (d). izena. Lingote de hierro. Sin. totxo.
tróte, trótia. (c). izena. Antxitxika-saioa.   Trote. Polizia atzetik giñuala, guk eruan giñuan trotia. trote eiñ. (b). du aditza. (adierazkorra.) Escapar corriendo. Laga poltsia ta trote ein zeban mutikuak eskolatik./ Txakurra!, trote ortik! trote!. (c). interjekzioa. Alde! Ale mutikuak, trote emendik! trótia emun. (c). esapidea. Asko erabili. Egundoko trotia emun dotsat jertse oni. trótian. (b). adberbioa. Al trote, al galope, corriendo. Ez ibilli trotian etxe barruan./ Trotian zoian astua. Ik. laukúan, pausúan.
trozo, trózuak. (d). izena. Txikitan sarri entzuten genuen hitza, adibidean ikusiko denagatik. Zera dio Toribio Etxebarriak: "Forma de explotación de minas en Vizcaya a la que acudían temporalmente algunos aldeanos, que introdujeron la voz para designar las minas." (Etxba Eib) Beti entzun izan dou etxian gure Tio Domingo gaztetan trozuetan ibilli zala Leonen, da bibotiekin etorri zala andik./ Ei zebillen e, Bilbo aldian, Portugalete ta badie or, trozuan. Trozua ba, jornalian irabazten, kanteretan da, arri-etaratzen da. Trozua esaten jakon. JJp. Azken honek singularrean darabil, baina osterantzean pluralean entzun izan dugu.