Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
trabáu
trangáu
trangáu. 1. trangáu. (d). du aditza. Linua jo haren azal egurtsua apurtu eta askatzeko.   Agramar el lino. Liñua ereindda be bai, baiña arek joten da trangatzen ibilitta nao ni. Trangatzia ba, bittartiakin sartzen zan, da olaxe dra-dra-dra-dra, da kentze jakon azala gaiñekua, ta barruan euan arixa, ta geratze zan an trangauta. Juana./ Ta gero trangau, trangan jo ta azixa kendu; bueno azixa aurretik kentze i otsen, potzuan sartu baiño len. Hilari. Ik. tránga. 2. trangau. aditza. (Aramaio) "Machacar. Ota puntak batzen ziren eta gero etxean maspildu egiten ziren ganaduari emateko. Ekintza horri trangau esaten zitzaion." (Orm Aram).
© Oñatiko Liburutegiko taldea
trangeta, trangetia. (d). izena. TRÁNGATZE, -IA. Linua trangatze lana. Liñua trangetan, trangatzen-da ezaututa nao, baiña ereitten ez; eraitteko kontuik eztaukat. Trangetia olgetia... Juana./ Bai, trangetia gizonak. Hil. Lan hau egiteko auzokoak biltzen ziren; leku batzuetan emakumeak egiten zuten, beste batzuetan gizonak. Ik. olgeta, trangáu.