Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
toz
tránga
tránga. 1. tránga, trángia. (b). izena. ATE-TRANGA. Atea kanpotik ezin zabaldu ahal izateko barrutik jartzen den egurra.   Tranca de puerta. Atia zerratzeko trangia. Sebas. Tranga biko ateak ere izaten dira.
© Jaione Isazelaia
2. tránga, trángia. (d). izena. Linuaren kanpoko azal gogorra apurtzeko erabiltzen zen zurezko tresna, guraize handi batzuen tankera duena.   Agramadera. Trangia esate jakon, ola miiña barrura sartze jakon zer bat. Aniz./ Ta trangak izeten zien, ola kanala daukan..., arekin artu ta traska-traska kentze jakon azala. Juana.
3. tránga, trángia. (d). izena. Errotaren tolbako klaketa.
trangábel, trangabéla. (d). izena. TRANGEL. Supin txikia, sukaldean eta erabiltzen zena, arotzeria lanerako batik bat.   Pequeño picador (tronco) de madera que se utilizaba para trabajos de carpintería doméstica. Sukaldian da neguan eitten zuan, arotzerixan da, orduan ibiltzen zuan trangabela, olako kurioso samar bat. Sukaldian igual, epelian antxe, zepilluakin eskubara burua eitten da. Baiña kanpuan bazeuan, egurra txikitzekuai supiña. Don. Harakinaren oholari ere berak trangabel edo supiñ deituko liokeela. Ik. súpiñ.
trangal, trangala. adjektiboa. (Antzuola) TRANGALOTA. "Baldarra, zakarra. (Lar Antz). Sin. trakatz, trauskill." Sin. tráuskill.
trangáu. 1. trangáu. (d). du aditza. Linua jo haren azal egurtsua apurtu eta askatzeko.   Agramar el lino. Liñua ereindda be bai, baiña arek joten da trangatzen ibilitta nao ni. Trangatzia ba, bittartiakin sartzen zan, da olaxe dra-dra-dra-dra, da kentze jakon azala gaiñekua, ta barruan euan arixa, ta geratze zan an trangauta. Juana./ Ta gero trangau, trangan jo ta azixa kendu; bueno azixa aurretik kentze i otsen, potzuan sartu baiño len. Hilari. Ik. tránga. 2. trangau. aditza. (Aramaio) "Machacar. Ota puntak batzen ziren eta gero etxean maspildu egiten ziren ganaduari emateko. Ekintza horri trangau esaten zitzaion." (Orm Aram).