Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
tárdantza, tárdantzia. (c). izena. Tandanza. Tardantza barik etortzeko esan dotset, baiña ikusi ze ordu dan.
tardáu. (a). aditza. Tardar.
tária, tária. (c). izena. Tarea. Oinddio taria luzia geratze jaku, baiña illundu aurretik akabau bia da patata sartzia./ Gaurko taria eztou akabau oinddio. NOR mugb. eta mugt. berdin.
tariñ, taríña. (c). izena. carduelis spinus. Tarín. Txori txikia
tarran, tarrana. (c). Esnea edo txokolatea egosi ondoren, ontziaren hondarrean eta alboetan itsatsita gelditzen dena. Txokolatia egitten dogunian, tarrana izaten da estimauena. Ik. arroka.
tarrapatan, tarrapatana. adjektiboa. "Pertsona saltseroa, denean sartzen dena. Joakiña tarrapatan bat izen da, danekin sosio itten dala." (Lar Antz).
tarrapatata, tarrapatatia. adjektiboa. "Nabarmentzen denari, bere burua erakusten duenari esaten zaio. Ori da tarrapatatia!" (Lar Antz).
tarrasían. (b). adberbioa. Arrastaka, narrasean.   A arrastras. Ez ekarri tarrasian maixa./ Tarrasian etara giñuan tabernatik. TARRASIAN ETARA, EKARRI... Aktiboa ia bakarrik. Ik. narras.
tarrasko, tarraskue. adjektiboa. (Aramaio) Ganorabakoa. Aze tarraskue ori be, ikusten dok zelan datorren! (Orm Aram).
tarrát!. (b). Ehuna urratzen dela adierazten duen onom. Makurtziaz batera tarrat ein zosten prakak. Ik. arratára.