Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
surzúlo, surzulua(k). izena. SURZILLO. Sudur zuloak. Pertsonenak, batik bat.   Ventanas de la nariz. Ik. surzíllo.
susa. Ik. zúza.
susaa. (c). adberbioa. SUSARA. Susara.   "Susáa egon: estar en celo la vaca." (Izag Oñ)." Ik. uméske.
suskittu. 1. suskittu. (d). da aditza. Matazako haria eten. Suskittu apurtu itten danian-da esaten da, baiña, guk endreau, “dana endreau ostau obilluau. Don. Ez diot besteri entzun. 2. suskittu. (d). du aditza. Harriak baratza hondatu.   Estropear el pedrisco las hortalizas. 3. suskittu. aditza. Sumindu eskuak edo oinak (?)   Entumecerse de frio las manos y los pies (?).
susmau. (d). aditza. Susmatu.
súsmo, susmúa. (c). izena. Sospecha, recelo. Seguru enenguan, baiña baneukan zeozen susmua./ Susmu txarrak eindda daukat andria. Errezeluk antzeko esanahia du.
súspensuan. (d). adberbioa. Ezustean.   De improviso, de golpe. Baloiak estomaguan jo nindduan suspensuan, eta luze jausi nitzuan./ Ezixok ama il jakola esan suspensuan./ Suspensuan arrapau najok notiziak. Urdail zuloko kolpeaz eta ezusteko berri txarraz esana, batik bat.
sustar, sustárra. (a). izena. Sustraia.   Raíz. Sustar galantak dauzka gaztaiña orrek. Ik. sustrai. sustárra artu. 1. sustarra artu. (c). esapidea. Arrastoa, susmoa hartu, poliziak adibidez. Gastu aundixak eitte zittualako artu juen sustarra eta belaxe jausi zuan. 2. sustarra artu. (b). aditza. Landarea errotu. Zuk sartutako tomate landarak ondo artu dabe sustarra. Sin. lurra artu, jarri. sustárra emon. (c). esapidea. Indarra eman, indartu zentzuan darabil Don.k. Dana artu (adinekoen euskara) eta orretxi sustarra emon. Don. (AA BergEus) sústarrak bota. (c). esapidea. Leku egin, ondo kokatu. Urtetan bizi izan zuan Bergan, baiña etxuan sustarrik bota.