Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
subalinddára
suerte
subalinddára. SUGALINDDARA. 1. subalinddara, subalinddaría. (a). izena. Lagartija. Katua edo txakurra oso argala eta eskasa dagoenean, honako esaldia entzuten da: Ondo eskasa dago ba gure katua; eztakitt subalindarak jaten ibili dan ala zer. Subalindarak jateak gaitz eginda esan nahiko du? 2. subalinddara, subalinddaría. (c). adjektiboa. Geldigorra, geldi egon ezin dena. Umeengatik, batik bat. Geldik egon ari, subalinddarioi.
subamáats, subamaátsa. (d). izena. Irustarbiak ematen duen mahats gorri itxurako fruitua. Ik. irústarbi.
subaperretxíku, subaperretxikúa. (c). izena. SUGAPERRETXIKU. Perretxiku ustez pozoitsuei deitu izan zaie.   Llámase así a las setas presumiblemente venenosas. Ez ikutu, subaperretxikuak die ta.
Su-barri egun, Su-barri eguna. izen propioa. (Eibar) Zapatu Santu Eguna. Mezetan sua bedeinkatu eta mutikoek etxez etxe banatzen zuten. Sin. ixu-egun (Eib.). Ik. iéska, su-bedéinkatu.
subartabúru, subartaburúa. (c). izena. . SUGARTABURU. arum italicum. Subartoa, erre belarra.   Aro, jaro. Ik. subárto.
© Jaione Isazelaia
subárto, subartúa. (b). izena. . arum italicum. Aro, jaro. Kalaren antzeko lora eta hostoak ditu, eta fruitua, berriz, artaburu ale-gorri pozoitsua, sugeen janaritzat eduki izan dena. Bronkiotarako, barrua garbitzeko eta baita ozpelak sendatzeko ere erabili izan da hostoa. Sin. suba bedar. Sin. erre bédar, subartabúru.
su-bedéinkatu, su-bedéinkatua. (c). izena. Ardagai sutua, Paskua egunean elizan urarekin batera bedeinkatu eta gero etxeko sutara botatzen dena, horrela sua urte guztirako bedeinkatzeko. Mutiko kuadrillak ibiltzen zien basarriz basarri su-bedeinkatua partitzen.
suberátu. 1. suberátu. (d). du aditza. Errementaritzan, lehenagotik ere forjatua dagoen altzairu zatia edo altzairuzko tresna sutegian berotu berriro forjatzeko.   Destemplar. Suberatu dok ba materiala gogorra baldin bada berotu tenplia kentzeko, suberatu. Jen. suberatua artu. esapidea. (Eibar) "Lotsaren eraginez gorri-gorri jarri. Guzurra atara detsanian, suberatu ederra artu dau. 2. suberatu. aditza. (Eibar) Recocer oro en el trefilado (damasquinado).
súbill. 1. subill, subílla. (d). izena. SUNBILL (ANTZ.). Oso lodia eta luzea ez den enbor zatia, beheko sua edo subil-txondorra egiteko erabilia, adibidez.   Tronco manejable, no muy grueso. Mendeko egur bat. Subillak ibiltzen dia burtarasak eitteko, burterraillak eitteko. Sendua eztanian, meetxua danian. Bestela subilla esaten da moztutako egurra ikezgiñak eta txendorra eitteko ibiltzen dabenian, 2. subill, subilla. (d). izena. Ehotako ehuna biltzeko ehundegiak duen ardatza.   Enjulio, eje del telar donde se enrolla la tela tejida. Ta gero arixa ta telia biltzeko zeak, ardatzak, subillak. Josu. Sin. ardatz.
subill-su, subill-sua. (c). izena. SU-SUBILL. "Egur subilarekin egindako sua. Egur hobea denez, ohikoa baino su ederragoa egiten du. Normalean Gabonetan egiten zen. Au da otza! subil-su on bat iñ da aretxen onduan egoteko mouko girua dao." (Lar Antz)
subill-txendor, subill-txendorra. (d). izena. Pago-buru eta egur zakar eta handiekin egiten den txondorra. Paa-buruekin dda, len esan dotena, egur danakin eitten da. Ori oso baldarra izeten da gauzia. Orri esate akon subill-txendorra. Mateo. Ik. txendor.
suburdíña. 1. suburdiña, suburdiñía, -ak. (d). izena. Beheko suaren atzekaldeko txapa zabala. Beheko suaren ertzetakoa ere bai.   La chapa grande (normalmente con relieves decorativos) que hace de fondo del fogón. También las chapas que delimitan el mismo. Beko suan ertzak artzeko egote zittuan burdina batzuk..., aretxek suburdiñak zittuan. Eta atzeko zera be bai, txapia. Klem. Pluralean gehienetan. 2. suburdiña, suburdiñía. (d). izena. Beheko suko lapikoari heltzeko tresna. Lapikuai eusteko olako arku bat. Atzetik eskuleku bat berak asientua eiñaz, eskulekuakin atzetik eltzeko. Bera berotuta egote zuan da atzetik eltzeko.
suegro, -a, suégrua, -ia. (b). izena. Suegro, -a. Ik. aittágiñarreba, amágiñarréba.
suégur, suegúrra. (b). izena. Sutarako egurra.   Leña. Aurten negurako badaukau naikua suegur.
suéla, suélia. (c). izena. Suela de zapato. Sin. zoru.
súelo, súelua. (b). izena. Etxe barruko zorua, hau zurezkoa denean.   Pavimento interior, cuando éste es de madera. Gaztaiña egurrezko suelo edarra dauka zuen salaundixak./ Suelua etxau esaten egurrik ezpadao. Sukaldian ero zeretan zorua esaten dou, eta abitaziñuan egurra baldin badao suelua esaten dou. Don. "Su-e-lo" ahoskatzen dute adinekoek, "sue-lo" gazteagoek. sueloko ol, suéloko óla. (c). izena. Kuartoien edo rastelen gainean josten den ohola. Tarimia, erderaz izengo ra tarimia. Sueloko-ola esate otsau. Sebas. suelua bota. (c). aditza. Zurezko zorua ipini. Suelua botatzen diardue gure kuartuan. Ik. zoru.
suelórraso, suelórrasua. (c). izena. ZIELORRASO. Gela bateko tetxua, hau igeltsuzkoa denean.   Cielo raso. Lenengo txiliak —(listoiak) josten zien tetxuan, da gero igeltsuakin berdintzen zan. Ori da suelorrasua./ Oinddio badie basarrixak suelorrasoik barekuak./ Suelorrasua. Sielo esaten juau eta sielo izengok. Don.
suertáu. (b). da aditza. Tocar en suerte, suceder, coincidir. Oso bei ona suertau jakun./ Ala suertau zan, da eztauka bueltaik./ Alkarrekin suertau giñan soldauxkan. Suertea edo halabeharrarekin zerikusia duten testuinguruetan, ez bestela.