Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
séndor, sendórra. (b). izena. Bizkarrean karreatzen den belar-karga.   Carga de hierba. Alfafa sendorra ekarri dot goizian./ Sokiakin lotuta ekartzen da sendorra. Ik. bízkarka, kárgaka. séndorka. adberbioa. Sendorrak egin eta bizkarka (garraiatu). Len, tratoreik etzanian, sendorka eitte zien ganajatekuak. Ik. kárgaka, bízkarka.
séndorka. adberbioa. Sendorrak egin eta bizkarka (garraiatu). Len, tratoreik etzanian, sendorka eitte zien ganajatekuak. Ik. kárgaka, bízkarka.
seneratu. aditza. (Eibar) "Volver a sus cabales." (SM).
senetik urten, etara.. esapidea. Bere onetik irten, atera. Agiraka aldi bat ein ondoren, bere senetik urtenda, zer agintzen eban be ez ekiala. (SM Zirik).
seníde, senidía. (a). izena. Pariente. Senide mordua dabe etxian, gonbidautzia dauke ta./ Gu bixok senidiak ga. Pluralean, batez ere. Pariente ere asko entzuten da. Ik. seníttarteko, tárteko, aide. seníde ur, seníde úrra(k). izena. Gertuko senidea.   Pariente cercano. Ondra-bazkaixa auzokuei tta emute jakuen. Pluralean, batik bat. Ant. seníde úrriñ. seníde úrriñ, seníde úrriña(k). izena. SENIDE ATZERATUAK. Urrutiko senideak.   Parientes lejanos. Ia lengusutik eta aurrera pasatzen dienak, senide urriñak. Klem. Ant. seníde ur.
senipárte, senipartía. (d). izena. Seme-alaba bakoitzak jasotzen duen herentzia partea.   La parte de herencia que toca a cada hijo. Bakoitzak bere senipartia artu arren eztare itxuria konforme. Azen.: seníparte ere bai. Sin. tokámen.
seníttarte, seníttartia. (b). izena. Parentela. Erentzia zala ta senittarte guztia asarretu zan.