Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
Santíago(n) bide, Santíago(n) bidía. izena. Vía láctea. Don.
santíago ságar, santíago sagárra. (c). izena. Santiagotarako edo abuzturako etortzen den sagar trinko, lodikote eta gorrixka.   Manzana de Santiago. Gogorra izaten da santiago sagarra.
© BUA, Juan Idigoras
Santíaguak. (c). Basalgoko eta Goimendiko jaiak, besteak beste. Uztailak 25 Santiagotan Uberatik Goimendira joate giñan./ Santanderko portuan gizon batek esan ei zotsan basarrittar bati: eztakizula zenbat balio daben aurreko barku orrek? Eta onek kontestau: esaidazu zeuk lelengo zenbat balio daben Santiago-Santanetako zaparrariak. Klem. Santiago-Santanetako eurixa, urte guztiko ogixa. esaera. Garai horretako euria urre-gorria da baserritarrentzat: artoa, baba, leka, tomatea... euri-egarri izaten delako. (Santiago: uztailak 25; Santa Ana: uztailak 26).
© BUAko guztiak
Santikúrutz. San Juango Irazabal Egiko auzuneko ermita; maiatzak 3, eguna.   Santa Cruz. Len konjurua be eitten zan. Maietzan iruan asten zan, Santikurutz egunian. Mertz.