Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sámar
saníau
saníau. (b). da-du aditza. Osatu.   Curar, sanar. Akzidentia euki zeban da oinddio ezta saniau. Sin. osátu.
sanidáde, sanidadía. (b). izena. (adierazkorra.) Patxada handia Lanera joan barik eta telefonoz abixau bez; ik daukak sanidadia./ Arek daukan sanidadiakin oinddio galanta aziko da.
© Jaione Isazelaia
san jóse lora, san jóse loria. (b). izena. . primula vulgaris.. Primavera, vellorita. Bost petaloko lora hori hau oso ezaguna da, lehenengo irteten dena izateaz gain oso ugaria delako udaberri hasieran, San Jose egun inguruan.
san juán lora, san juán loria. (d). izena. . Zanahoria silvestre. San Juan-sortan ipini ohi zen lora hau. Ik. zartáiñ-ipúrdi.
san juan sorta, san juan sortia. (c). izena. San Juan egunez neskatilek eskuan auzoko elizara eramaten duten lore-sorta dotorea. San Juan egunian San Juanera joaten zien neskatillak lora-sortiakin; San juan sortia. Akordatzen naiz Justiñak zelako soiñoko politta eruaten zeban, paparrian erroseta dotoriakin. Klem. san juan sortia izen. esapidea. "Neska politarengatik esaten da. A ze san Juan sortia!" . (Lar Antz).
San Juán Txiki eguna. izen propioa. Abenduak 27, (San Esteban biharamona).