Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
prepáratibo. 1. prepáratibo, prepáratibua. (c). izena. Zerbaiterako prestakuntza, antolakuntza.   Preparativo. Jaixetarako preparatibuak asitta dare Bergan./ Ni, preparatibo geixao barik, enoia domekan gonbidautzaik eittia. 2. prepáratibo, prepáratibua. (c). Apainketa fisikoa. Orrek ordubete bia dau espilluan aurrian preparatibuak eitten. Azen.: preparátibo ere bai.
prepárau. 1. prepárau. (a). da-du aditza. Preparar(se). Preparaidazu afaixa./ Preparau zaitte aitta datorrenerako. Ik. gertáu. 2. preparau, preparáua. (c). adjektiboa. Ondo jantzita ibiltzen direnez entzun daiteke. Baita lanerako edo edozertarako ondo prestatutako jendeaz ere. Oso emakume preparaua izan da bere denporan./ Jente preparaua artzen dabe bakarrik fabrika orretan. Gutxi erabilia.
© Jaione Isazelaia
présa, presía. (b). izena. Presa, embalse. Boluko presan baiñatze giñan. pasautako urekin presia egin nai izan. esaera. Gauzak erremediorik ez dutelarik konpondu nahi direnean erabiltzen den esaera: Ori pasautako urekin presia egin nai izatia dok.
preságaiñ, presagáiña. (c). izena. Presaren goi partea. Presagaiñian igarixan eitte giñuan da presapian anborraiñetan. Presagaina eta presapea bereizten ziren, biak igerileku eta arrantzatoki zirenean. Ik. présape.
présape, présapia. (c). izena. "Socavón formado al pie de la presa por la caída de las aguas, propicio a la pesca de rio." (Etxba Eib). Ubittak murgillian arrapatzen zittuan anborraiñak presapian. Ik. preságaiñ.
presentau. (a). aditza. Presentar.
préso, présua. (a). izena. Preso. Zenbat preso dare Bergan?/ Presuak kalera! . préso artu. (b). aditza. Apresar. Karnabal martitzenez artu zeben preso. preso egon. (a). PRESO EUKI. Estar preso. Martutenen egon zan preso. PRESO EUKI. Tener preso.Frantzesak euki zeben preso. preso sartu. (b). aditza. Apresar. Ene! oin galdu gaittuk, preso sartuko gaittuek. Mertz.
prest. (b). adberbioa. Gertu.   Dispuesto, preparado. Bazkaixa prest dago./ Enago prest ortarako. PREST EGON ia beti. Sin. gertu.
prestáu. 1. prestáu. (a). du aditza. Mailegatu.   Prestar. Prestaidak milla duro. 2. prestáu. aditza. Gertatu, jana adibidez. Adinekoei ez zaie entzuten.
prestuez, prestueza. adjektiboa. (Antzuola) "Geldirik egoten ez dakien pertsona. Atsaldian bos bidar jaikiko zan maittik, ori da prestueza izatia. Sin. geldígor.
pretendídu. aditza. 1. pretendidu. (b). du aditza. Pretender. Lan orrekin eztozu pretendiduko aberastia? 2. pretendídu. (c). du aditza. Nobio edo nobiatarako nahi.   Pretender para novio, -a. Lenao be pretendidu niñuan Joxe Ramonek, baiña gaztegixa nitzala esan notsan. Klem. Ik. pujáu.
prézio, préziua. (a). izena. Precio.
prézixo. (c). adberbioa. Precisamente. Eztok prezixo nik billatzen nebana, baiña balio dost. prezixo izan. (c). da aditza. PRÉZIXUA IZAN. Derrigorrezkoa izan.   Ser preciso, necesario. Biar bidegintzia jaukau baiña eztok prezixo i etortzia./ Prezixo zan umia jotia orregatik bakarrik?/ Ni aurrian egotia prezixua bada diar eidazu.
priji-arraiñ, priji-arraiña. (Eibar) "Prijitzeko erabiltzen den arraina. Priji-arraiña, astiro maixan izatera, jatekorik gozuenetakua.
prímera, prímeria. (c). adjektiboa. PRIMERAKO, -UA. Se decía de la carne de primera. Or daukazun ori ze da, primeria ala segundia? . Ik. prímeran.
prímerako. 1. prímerako, prímerakua. (b). izenlaguna. Oso ona. Primerako egualdixa dago. 2. prímerako, prímerakua. (c). izenlaguna. Se dice del entierro de primera categoría. Primerako entierrua zanian bai beintzat; zestuakin olako kukumarro moduko zer bat jantzitta auzoko neskak. Klem. 3. prímerako. Ik. prímera.
prímeran. 1. prímeran. (b). adberbioa. Oso ondo.   Divinamente, estupendamente. Primeran ibili giñan Portugalen. 2. prímeran. (b). adberbioa. Trenean lehenengo kategoriako bagoian. Primeran ala segundan etorri zate? 3. prímeran. (b). adberbioa. Futbolean lehenengo dibisioan. Primeran dago Reala. Ik. ségundan, térzeran. 4. prímeran. (b). adberbioa. Lehen martxan ibilgailua. Primeran igo dot aldapia.
priméro sáltoka, priméro sáltokia. (d). Bat makurtu eta besteak gainetik salto egiten zuen; hori makurtuta geratu eta beste batek salto egin. Hala ilaran katea osatzen zen. Ik. zapósaltoka.
prímizia, prímiziak. (d). izena. Primicias. Pluralean. Ik. amárrenak eta prímiziak.