Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
pe
pelotátu
© Jaione Isazelaia
pelotátu. (d). aditza. Harilak osatu.   Hacer ovillos. Arixa batu ardatzian eta gero andik pelotatu ero zertu eitten zan. Juana. Ik. arílddu.
pelotóe, -i. 1. pelotóe, -i, pelotóia. (c). izena. Balón, balón grande. Pelotoia ekarri doste Erregiak. Orain baloi bakarrik esaten da. 2. pelotóe, -i, pelotóia. (a). izena. Pelotón de ciclistas. Danak pelotoian pasau die.
pélu, -o, pelúa. (d). izena. Abere azazkala, hau bakarra denean, zaldi edo astoetan bezala.   Pezuña de ganado caballar. Tenazak artu eta astuai pelua moztu bia dotsau. Dena dela, bikoaz ere badiote batzuek pelu. Enrike artzainak ardienaz ere badio. Kaskuak gogortu eitteittu orrek, orrek e ankako pelua gogor-gogor eiñ. Astoarenari, asko hazten zaionean, zapatak ere esaten zaie.Atzo astuai zapatak mozten ibilli giñuztan. Ik. ankákasko, ápatx.
pelukérixa, pelukérixia. (a). izena. Peluquería. Ik. barberíxa.
péna, penía. (a). izena. Pena. Penia da ain gazteik iltzia. pena artu. (a). aditza. PENIA ARTU. Apenarse. Gabonetan ezpaza etortzen pena artuko dau amak. pena emon. (a). du aditza. PENIA EMON. Dar pena. Pena emoten dost ola ikustiak. pena izan. aditza. PENIA IZAN. 1. pena izan, penia izan. (b). da aditza. Penagarria izan. Pena da ainbeste lan eiñ eta balixau ezin izatia./ Penia da mutilla ola ikustia. 2. pena izan, penia izan. (c). du aditza. Zerbaiten pena edo damua euki. Oiñ pena dau geixao estudixau ez izana. penátan egon. (c). PENAZ EGON. Estar con pena. Perezaz enaiz gaur joan mendira ta oiñ penatan nago.