Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
páleta
pápar
páleta.
© Jaione Isazelaia
1. páleta, páletia. (b). izena. PALÉTIÑ. Igeltseroaren erraminta nagusia porlana nahasteko, sarpiatzeko eta beste zeregin askotarako erabiltzen duena.   Paleta de albañil. Txikia denean PAL Ik. sarpíau.
2. páleta, páletia. (b). izena. Aurreko hortz zabal bakoitza. Ik. ortz, pála.
pálillo, pálillua. (a). izena. Palillo. Ik. zotz.
pálleka, pállekia. (d). izena. Tela klase bat, nonbait. Pallekia zeuana bai, baiña eztakitt zein zan, tela klase bat izengo zan? Maria. pallekazko, pallekazkua. (d). izenlaguna. Pallekaz egina. Etxien eindda, makiñan einddakua be bai, ta amantala pallekazkua; dotoriak e, jaiko amantalak.Juana Ezin izan dugu argitu zer den, edo jantzi bereziren bat, oihal bat edo jantziari egiten zitzaion bordaduren bat.
pálo. 1. pálo, pálua. (c). izena. Argindar postea.   Poste de luz. Ori paluak ipintzera etorri tta emen geratu zan./ Palo onduan dabitz beixak. Paló óndua deitu ohi zaio poste inguruari. Sin. póste. Ik. línea. 2. pálo, pálua. (c). izena. Palo, en los naipes. 3. pálo, pálua. izena. Makila. Ez da esan ohi, baina gutxienez bi berba-jolasetan agertzen da. Ik. bela bela kandela. Ondo eiñan pagua, ate ostian palua. (c). esaera. Esker txarra jasotzen denean esan ohi da. Erregiñia baiño obeto zaindu giñuan eta gero lapurretan egin zoskun. Ondo eiñan pagua, ate ostian palua. 4. pálo, pálua. (d). Ehundegiaren pieza. Ik. beso.
panadérixa, panadérixia. (a). Panadería.
panadéro, panaderúa. (a). izena. Okina. Ik. otanero.
pánal, panála. (c). izena. Panal. Sin. ábao, -u.
pándero, -u. 1. pándero, pánderua. (b). izena. Pandero, pandereta. Katu-narruz einddakuak ei die pandero onenak. 2. pándero, pánderua. (c). izena. Ipurdia; sexua ere bai. Honelakoetan: An zeuan, pandero guztia bistan. PANDERUA BISTAN. esap. Emakumeez batik bat.
pándero-joteille, pándero-joteillía. (c). izena. Panderista. Atxabaletako Joane zuan pandero-joteille animosua.
pando. Ganaduak pausoa ematerakoan orpoa aurreratzea, perratzaile baten arabera. Batzuk botatze zeben kaskua muturra aurretik dabela, beste batzuk orpua botatze zebenian, topino zan ori, topino aurrera; ta atziakin jote zebenian geure bezelaxe, personen moruan, pando, Topino ta pando, topino olan muturretik pausua itte zabanian, eta bestia e orpuakin jote zebenian. Roman Uriarte. Kontu bitxia da. Ez diogu beste inori entzun.
panpana jo. (c). esapidea. (Eibar) Fanfarreriak jo. Bein alemaniarra ba ei ebillen panpana joten, Plaentzian ez euala bera lango murgilaririk esanaz. (SM Zirik). Sin. fanfarréixak jo.
pánpano, pánpanua. (d). adjektiboa. Ederra, mardoa. Lurreko jeneroez esana.   Hermoso, lozano, tratándose de productos del campo. Gauzia ola fresko ero mardo datorrenian, panpanua. Artua be igual, ero letxugia ero, oso mardo datorrenian, panpanua dator ero dago. Klem. Beraz, PÁNPANUA ETORRI edo EGON, eta ez «izan».
pánpot. 1. panpot, panpóta. (d). izena. Opil borobil eta txikia, gerra ingururarte-edo okinek gosaritarako banatzen zutena.   Cierto pan redondo y pequeño. Panpota, bollua. Lenao panaderuak armozutarako partitzen zittuen goizian, kafesniakin jateko. Erredonduak, opiltxuak; panpota esate jakuan. Klem./ Goizian armozua kafe kon letxe, panpota mai gaiñian nai beste. Cel. 2. pánpot, panpóta. (d). adjektiboa. Aurpegi borobil eta beteko neskez neska-panpóta entzun ohi da inoiz. Zuen Lierni ikusi dot, eta aura dago neska-panpota. Ik. ponpot.
pantáloe, -i,, pantáloiak. (d). izena. Bragas, culeros de mujer. Len pantaloiak esate jakuen, oiñ kuleruak.
pantalónera, pantalonería. (d). izena. Prakak egiten dituen jostuna. Pantaloneria, andrakumia praka josten dedikatzen zana. Don.
pao. Ik. págo.
papa. izena. (haur hizkera.) (Eibar) Ogia.
Papámoskasa. (d). "El Papamoscas"; Burgosko katedraleko irudi bat da, gure aurrekoen garaian oso ezaguna, nonbait. Fijau za zelako zatarra dan eta zelako ao alia daukan? Papamoskasa emuten dau./ Bazan Bergan bat “Papamoskasa” esate zotsena. Aho handiko pertsonez "papamoskasa emoten dau" esaten zen.