Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
óspel
ostientzían
ostientzían. (b). juntagailua. OSTÍAN, OSTANTZIAN (LEIN.).. Bestela, osterantzean.   Por lo demás, en lo demás. Jan gaizki ein ddou, baiña ostientzian ondo ibili ga./ —Gaixoik, diru barik eta erdi-desesperatua najabik. —Eta ostian ze moduz? Ik. bestéla.
ostikalári, ostikalaríxa. (c). adjektiboa. Ostikadak ematen zalea den aberea.   Coceador. Bei ona da, baiña ostikalari amorratua. Futbolistei ere hala esaten zitzaien antzina giro garbizaleetan. Aranegik zera dio Gatzagako esaerak aipatzerakoan: "Tampoco son recomendables ni mando ostikalarixa eta andra txistularixa (ni la mula coceadora ni la mujer silbadora)". (Aran Gatz).
ostikára, ostikaría. (a). izena. OSTIKOKÁRA. Patada, coz. Astuak ostikaria emun zostan tripan.
ostíko, ostikúa. (c). izena. Hanka. Ostikuakin jo najuan txakurra./ Ostikuakin bota neban florerua. ZEREKIN kasuan entzun ohi da ia bakarrik. ostíkoka. (b). adberbioa. OSTÍKAKA. A patadas. Ostikoka erabiltzen dau anai txikixa. ostíkopian. 1. ostikopian. (c). adberbioa. Lurrean, zapaltzeko moduan, traban.   En el suelo, estorbando. Jugete ta ipuiñ guztiak ostikopian eukitzeittuzu. 2. ostikopian. (c). adberbioa. Zapalduta, menderatuta. Amerikanuak ostikopian dauke Irak.