Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
nóiztiko
norberanísmo
norberanísmo, norberanismúa. (c). izena. Frankismoaren amaierako eta ondorengo urtetan asko eztabaidatzen zen sozialismoa, kapitalismoa, komunismoa, eta horrelako gauzez. Baina askok zion hemen zegoena "norberanismua" zela: "Lenengo norberana aurrera etara eta bestiak allakuidaos".   Término humorístico surgido en la época de la transición para denominar el sistema o tendencia vigente: el egoísmo. Sozialismua, ta sindikalismua ta kristua; amen dagona norberanismua dok, norberanismua, lenengo norberana eiñ eta bestiak izurrau daittiela. Baliteke gaur egun ia ahaztua egotea, sortzen den argota eta gisa honetako hitzak galtzera egiten dutelako giro faltaz.
nórde, nórdia. (d). izena. Viento del Noroeste. Nordiak joten dau ta laster da eurixa. Elosun bada auzo bat, Osintxu aldera begira dagoena, Norde-auzua edo Norde-baztarra izenekoa. Ik. ipar. Nordian argitasuna eta pobrian arrotasuna, berdintsuak. esaera. (Eibar, Elgeta) Biak eskaxak. (SM Ezten).
nor ero nor. izenordaina. Norbait. I izan aiz etxian? Ez? Nor ero nor etorri dok pa.