Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
mántxu
marí-máistra
marí-máistra, marí-máistria. (c). adjektiboa. Marimaestra, marimandona. Marimaistra edarra eindda ago i. komentario 1
marí-mándona, marí-mándonia. (b). Agintzea gustatzen zaion emakumea, neskatila batik bat.   Marimandona. Ni enoia jolastera mari-mandona orrekin.
mari-mantus. (a). "Arropa asko jantzita ibiltzen dena. Mari-mantus bezela joango naiz (arropa askorekin)." (Lar Antz)
marí-mátraka, marí-mátrakia. (c). adjektiboa. Sorgina, bihurria.   Revoltosa. Guria ta zuena, bixak pe mari-matraka majuak.
marí-mútill, marí-mútilla. (c). adjektiboa. Mutilenak omen diren zaletasun edo joerak dituen neska.   Marichico. Fubola, bizikletia ta olakuak gustatzen jakuen neskei zenbait mozolok marimutill esaten dotse. Ant. émeki.
marínera, maríneria. (d). izena. Barruko gona.   La combinación. Guk oiñ barruko gonia esaten jaun orri marineria esate otsen. Kamixia luziao. Aren gaiñetik, marinerian gaiñetik, eta tela bastotxuauakin einddakua; kamixia ba, gonak ibiltzen zittuen orkatilletaraiño, eta kamixia puxkat motxao. Don. Sin. barrúko góna, kámixa.
mário, máriua. (b). izena. Zorabioa.   Mareo. Mariua eitten jako. Ik. ondóez, zorábixo.
marí-pétral, marí-pétrala. (c). Emakume gogaikarri samarra.   Impertinente, quisquillosa. Oiñ etxakiñat zelakua izango dan, baiña gaztetan mari-petral majua zonan.
mari-piparmiñ. (c). Emakume jenio txarrekoa. Mari Piparmiñek (izena ondo ipiñi zetsen piparmin utsa zalako) ara nun deitu zetsan gure Pernandori juezarengana. (SM Zirik).
maríposa, maríposia. (c). izena. Bizikleta gurpilak eta abar lotzeko torloju belarriduna.   Mariposa. Zenbait goldak ere, frantzesgoldak adibidez, badu mariposa bat sakonera erregulatzeko. Mariposia; graduatzeko, goldia barruraotik eittia nai bada ero, azalaotik eittia. Don.
marí-sórgiñ, marí-sórgiña. (c). Bruja, maribrujilla. Umia negarrez dabill eta gure mari-sorgiñ ezta urrin ibilliko./ Mari-sorgin orrekin badauka naikua lan.